Lehiaketa Aurreko Zorrozketa
Prezioa: 20,00 Euros BEZ eta bidalketa gastuak (zerbitzu ekonomikoa) barne |
---|
LEHIAKETA AURREKO ZORROZKETA
Iñigo Mujika y Laurent Bosquet
Ed. Iñigo Mujika S.L.U., 2016Edición en Euskara
Iñigo Mujikak eta Laurent Bosquet idatzitako liburua "Lehiaketa aurreko zorrozketa". Euskaraz-ko argitalpena
Lehiaketa aurreko zorrozketa kirolari baten prestaketa fisikoaren funtsezko fase bat da, kirol lehiaketa garrantzitsu baten aurreko azken egun edo asteei dagokiena.
57 orrialde
"Entrenamendua, lan karga kontrolatuez osatutako fase ezberdinetaz osatua dago. Fase hauek, neurri jakin batetako egokitzapenak lortzen lagunduko digute egoera fisiko ezinhobeago bat lortuz, errendimendua handituzeta kirol arrakasta lortzeko bidea erraztuz.
Fase hauek, neke-maila altu bati lotuta datoz, batzuetan gainentrenamenduaren mugan eta errendimenduarengan efektu negatibo bat suposatuz.
Prestakuntzaren fase hauek bere ahalmen guztia eman ahal izateko, beste entrenamendu murrizketa edo zorrozketa epeekin aldizkatu behar dira.
Zorrozketaren helburua, metatutako nekea gutxitzea eta ahal den neurrian egokitzapen prozesuak oraindik gehiago estimulatzea da lehiaketa garrantzitsuenetan errendimendu hobeezinera heltzeko.
Ukaezina da kiroletako lehiaketa nagusietara baldintza onenetan iristeko zorrozketak duen garrantzia eta puzzleko pieza guztietako egokitzapena burutu beharko lukeen entrenamenduaren fasea da. Zorrozketa estrategia okerrak, prestaketa gogorreko hilabete luzeetako lana zapuztu dezake. Aldiz, azkeneko emaitza baldintzatzen dituzten aldagai hauetako kudeaketa zuzen bat, aparteko kirol erakustaldietan gailendu liteke.
Liburu honekin, Laurent Bosquet eta Iñigo Mujikak, hasera batetan, zorrozketari lotuta dauden ezagutza teorikoen azterketa bat egin nahi izan dute eta bide batez entrenatzaileei gomendio praktikoak proposatzen dizkiete entrenamenduaren fase hain garrantzitsu hau optimizatzeko eta beren kirolariek gaitasun eta maila gorena lortzen laguntzeko.
Bigarren parte batean, hainbat kirolari eta entrenatzaileen aholkuak aurkezten dira zorrozketa arrakastatsu bat lortzeko eta kirol mota ezberdinei doitzeko estrategiak azalduz
Liburu honek edozein prestatzaile eta kirolariri entrenamendu prozesua burutzeko garaian, bere estrategia diseinatzen lagundu diezaioken ezinbesteko laguntza eskeintzen du".
Prezioa: 20,00 Euros BEZ eta bidalketa gastuak (zerbitzu ekonomikoa) barne |
---|